Asier Iribar Espainiako selekzioarekin arituko da inauteri osteko astean

Erabiltzailearen aurpegia

Asier Iribar, Pulpo Eskubaloiko jokalari jubenila Sierra Nevadako goi-errendimenduko kirol zentroan arituko da Espainiako selekzioarekin otsailaren 25etik martxoaren 3ra bitarte.

2002-2003 urteetan jaiotako gazteekin osatu duten 60 jokalariren zerrendan sartu dute zumaiarra.