Pulpo Eskubaloiak bazkide kanpaina berria jarri du martxan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko abe. 28a, 12:02

Pulpo Eskubaloiak egun duen bazkide kopurua handitzeko kanpiana jarri du martxan. 30 euroko urteko kuota ordainduta, hainbat abantaila izango dituzte bazkideek.

Pulpo Eskubaloi Kluba osatzen dugun kideok, bazkide kanpaina berria jarri dugu martxan. Gaur egun ehun bazkide inguru gara, eta ehun eta berrogeitamarrera, behintzat, iritsi nahiko genuke.

   Bazkide izatearen abantailak:
    - Klubaren ildo nagusiak zehazterakoan, parte hartzeko aukera
    - Klubaren inguruko informazioa lehen eskuan jasotzeko aukera
    - Batzarretan parte hartzeko eta bozkatzeko eskubidea
    - Klubaren produktuetan prezio bereziak
    - Torneo eta partida berezietan lehentasuna eta beherapena
    - Historia duen klub baten parte sentitzea
 
Bazkide ez bazara edo ordainketa helbideratu gabe baduzu, esteka honen bidez bete dezakezu.