Pulpo Eskubaloiko bazkideen ohiko batzarra ostiralean egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko abe. 11a, 23:19
Pulpo Eskubaloiak klubeko bazkideen urteroko ohiko batzar orokorra Zumaiena Ikastetxeko aretoan egingo du etzi ostirala, hilak 13. Bi deialdi egin ditu Klubak, 18:00tan lehenengoa eta 18:30tan bigarrena. Bazkideek kuotaren ordainketa eguneratuta izan beharko dute parte hartu eta bozkatzeko.
Ondorengo gaiak landuko dituzte aurtengo Pulpo Eskubaloiaren Batzar Nagusian parte hartuko duten bazkideek:

   1- Aurreko aktaren onarpena

   2- 2018/19 denboraldiaren kirol memoria
 
   3- 2018/19ko denboraldiaren likidazio ekonomikoaren onarpena
 
   4- 2019/20 kirol helburuen aurkezpena  
 
   5 -2019/20 denboraldiaren aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena
 
   6- Zuzendaritza taldean bajak eta altak
 
   7- Formazio-eskubideen inguruko erabakia: Ponentzia eta bozketa
 
   8- Galdera-erreguak