Pulpo Eskubaloiak asteburuan jokatutako partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko aza. 5a, 19:43
Gizonezkoen Euskal Ligako taldeek baino ez dute jokatu azken asteburuan. Basauriren aurka aritu dira etxetik kanpo eta jubenilek zein kadeteek garaipena eskuratu dute.
Euskal ligan aritzen diren Pulpo Eskubaloiaren Jubenil Mutilek 24 eta 28 hartu zuten mendean Basauri. Kadeteek berriz, 22 eta 41 irabazi zuten. 

Datorren asteburuan, Elgoibarko taldeak hartuko  dituzte Lubaki Kiroldegian eta neurketa garrantzitsuak izango dira datorren denboraldian Euskal Ligan jarraitzeko. Larunbat arratsaldean jokatulo dira bi partidak. 18:00etan arituko dira Kadeteak, 19:30etan Jubenillak. Gerturatu animatzera!