Bidasoa-Liberbank partidurako sarreren salmenta

Erabiltzailearen aurpegia

Larunbatean, abuztuak 17, ospatuko den partidurako sarreren aurre salmenta soilik bazkideentzat izango da.

Bidasoa Irun eta Liberbank Cantabria Sinfin taldeen arteko lagunarteko partidurako aurre salmenta datak:

Asteazkena eta ostirala, hilak 14 eta 16, arratsaldeko 18:30tik 20:00ra izango dira salgai Pulpoko bulegoan.

Bazkideentzat soilik izango dira aurre salmentak eta sarrera 3€ izango da.

Larunbata, partiduaren egunean, arratsaldeko 18:00tatik aurrera sarrerak salgai izango dira. Sarrerak guztientzat 5€tan izango dira salgai.

Partiduan zehar Kauldi (Bidasoa), Bera Bera eta Zuazo taldeen kamisetak zozketatuko ditugu. Lortu zure kamiseta!!