Zumaiako Eskubaloiaren 50. urteurrenaren larunbateko egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia

Zumaiako Eskubaloiak bere 50. urteurrena ospatuko du larunbatean, honako egitarauarekin:

Ospakizunak goizeko 12:00tan hasiko dira, klubeko talde aintzindariei omenaldia egingo zaie alondegi aurrean.

Ainhoa Larrañaga Pulpo Eskubaloiko atezaina, 2019ko Europako Hondartza Eskubaloi txapelketaren irabazleari ere omenaldia egingo zaio.

Omenaldiaren ondoren hamaiketakoa izango da Alondegi aurrean, jarraian txarangarekin kalejira eginez.

14:30ean bazkaria izango da Herri Eskolako frontoian.

Oharra: Kamisetak eta bazkariaren tiketa hartzeko aukera izango duzue Alondegian dugun erakusketako orduetan, arratsaldeko 18:30tik 20:30ra edo Josemiri deituz 665705191 telefonora deituz.

Egun politta izango da, animatu, ondo pasatuko dugu!!

Pulpo Eskubaloia Kluba