Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko mai. 23a, 16:15

Pulpo Eskubaloiko taldeek maiatzak 23-24-25-26 izango dituzten partiden ordutegia:

Bi partida izango ditugu astebukaera honetan Lubakin:

Zalla Taberna Pulpoko Kadete mutilak larunbat goizean izango ditugu, goizeko 10:30ean Zarauzko Amenabar D ZKEren aurka. Ondoren, 12:15ean Edu Optika Pulpoko kadete neskak izango ditugu Zarauzko Aiala D ZKEren aurka. Ez galdu Zumaia ta Zarautzen arteko derbiak!!

Gaur 20:15ean Zarazpeko mutilak Aranda de Dueron izango ditugu Estatuko intersektorialan lehian. Bihar 17:30ean bigarren partidua izango dute.

Trapaia Taberna Pulpoko neskak ere Estatuko intersektoriala jokatzen dute Valladoliden, bihar, ostiralean, 17:30ean eta larunbatean 19:30ean.

Alebin neskak Elgoibarren izango dituzte lagunarteko partidak: igandean 9:30ean eta 10:00etan Pulpo A eta 11:00etan Pulpo B.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!