Pulpo Eskubaloiko San Telmotako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko api. 28a, 23:04
San Telmotan ere Eskubaloia izan dugu, hona hemen emaitzak:
5 partidu jokatu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, 3 garaipen eta 2 partidu galduaz.

Gipuzkoako Kopan murgildurik dauden Jubenil eta Kadete mutilak garaipenak lortu dituzte, Jubenil neskak aldiz galdu egin dute.

Zarazpe Pulpo taldeak Infantil mailako finalerdiak irabazi zituen larunbatean, Bidasoari 21-19 irabazi ondoren. Gaur Zarautz A ren aurkako finala jolastu dute eta tamalez galdu egin dute 18-29ko emaitzarekin.
Gipuzkoako azpitxapeldunak izatea lortu dute eta horrez gain, estatuko faserako sailkapena lortu dute. Zorionak Zarazpe Pulpoko mutil, entrenatzaile eta ordezkoei!!

Estatuko fasera bi talde doaz, Pulpoko infantil neskak eta mutilak. Fasera joateko rifak saltzen egongo dira Erribera kalean, Santelmo festetan. 3 sari izango dira:

1- Astebukaerako bidai eder bat. BQDk emana.
2- Kauldi Odriozolaren Bidasoako kamiseta.
3- Ander Torrikoren kamiseta.

Aupa San Telmo!! Ondo pasa festak!!

Pulpo EskubaloiaLa imagen puede contener: 10 personas, personas sonriendo, cancha de baloncesto