Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak eta beste kontuak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko api. 14a, 23:53
Aste bukaera honetan Estatuko fasea, gipuzkoako infantil nesken finala eta beste hainbat partidu izan ditu Pulpo Eskubaloiak
Pulpo Eskubaloi taldeek guztira 10 partidu izan dituzte aste bukaera honetan, 3 garaipen, berdinketa bat eta 6 partidu galdu dituztelarik.

Estatuko Jubenil mutilen txapelketa ospatu da aste bukaera honetan Zumaian. Bertan izan ditugun lau taldeen sailkapena hau izan da:
1- KH7 BM Granollers
2- Anaitasuna
3- Liberbank Sinfin Dosa
4- Txikixa Taberna Pulpo

Granollers izan da finalerako sailkatu den taldea. Txikixa Taberna Pulpoko mutilek ez dute zorte handirik izan eta hiru partiduak galdu dituzte, nahiz eta borroka eta kemena soberan erakutsi. Aupa Mutilak!!

Kadete mutilak partidua irabazi dute, kadete neskak partidu bat irabazi eta bestea galdu dutelarik.

Infantil mutiletan garaipena lortu dute Zarazpeko mutilak.

Infantil nesketan Gipuzkoako finala galdu zuten Trapaia Taberna Pulpoko neskak, hala ere txalogarria izan da burutu duten denboraldia. Gipuzkoako azpitxapeldunak dira eta laister estatuko txapelketa izango dute. Aupa Neskak!!

Infantil nesketan berdinketa bat eta beste partidua galdu egin dute.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!