Estatuko jubenil mutilen txapelketa jokatuko da asteburuan Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia

Ostiralean hasi eta igandera arte Zumaiako Lubaki kiroldegian Estatuko Jubenil mutilen fasea ospatuko da.

Apirilak 12, 13 eta 14an ospatuko da Zumaian, bertan izango direlarik Santandeko Liberbank Sinfin Dosa, Iruñeko Anaitasuna "A", KH7 Bm Granollers eta Txikixa Taberna Pulpo taldeak.

Ostiralean izango ditugu Estatuko fasearen lehen bi partiduak:
18:00tan ANAITASUNA "A" - LIBERBANK SINFIN DOSA.
19:45ean TXIKIXA TABERNA PULPO - KH7 BM GRANOLLERS.

Larunbatean beste bi partidu izango ditugu:
17:30ean ANAITASUNA "A" - KH7 BM GRANOLLERS.
19:15ean LIBERBANK SINFIN DOSA - TXIKIXA TABERNA PULPO.

Igandean amaituko da txapelketa azken bi partiduekin:
11:15ean KH7 BM GRANOLLERS - LIBERBANK SINFIN DOSA.
13:00tan TXIKIXA TABERNA PULPO - ANAITASUNA "A".

Eskubaloi festa izugarria izango dugu Lubaki Kiroldegian!! Bertaratu Txikixa Taberna Pulpoko mutilak animatzera!!!
Pulpo Eskubaloi Kluba