Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko api. 7a, 21:47
Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaeran lortu dituzten emaitzak:
Hamalau partidu jolastu dituzte, lau garaipen eta hamar partidu galdu dituztelarik. Emaitz aldetik berri txarrak izan ditugu baina pozak ere bai.

Senior mutilak ligako azken partidua irabazi dute, 8. postuan amaituz.

Gipuzkoako kopan hasi berri diren Jubenil mutilak galdu egin zuten, Jubenil neskak aldiz irabazi egin dute.

Kadete mutil eta nesketan lau partiduak galdu dituzte gure taldeak, hala ere, Garaje Axiri taldeak Gipuzkoako Foro Aldundiko kopa irabazi dute, 9 tantuko abantaila bait zuten eta atzo tantu batengatik galdu zuten. Zorionak neskak!!

Infantil mailako mutiletan partidua irabazi du Zarazpe Pulpo taldeak, lehen postua mantenduz. Pulpoko beste infantil taldeak partidua galdu du.

Infantil nesketan Trapaia Pulpo taldeak finalerako txartela lortu du finalerdia irabazi ondoren. Zorionak eta finaleko animo asko neskak!! 

Infantil nesken beste bi taldeek partiduak galdu dituzte.

Alebin mailan ere neskak bi partiduak galdu dituzte, mutilen partidua atzeratu egin da aldiz.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!