Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko mar. 18a, 00:22
Pulpo Eskubaloiko taldeek lortu dituzten emaitzak:
Zortzi partidu jokatu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, lau garaipen, berdinketa bat eta hiru partidu galdu dituztelarik.

Senior mutilak berdinketa lortu zuten Egiaren aurka.

Euskal ligan, jubenil mutilak garaipena lortu zuten, datorren aste bukaeran izango den lauko finalaren zain. Kadete mutilak aldiz, ezin izan zuten garaipenik lortu.

Gipuzkoako ligako Kadete mutilak ere partidua galdu zuten.

Infantil mutilak garaipen bat eta porrot bat lortu zuten. Neskak bi garaipen lortu zituzten eta jardunaldiari amaiera emateko, Kalari Tabernako infantil nesken partidua ostegunean izango da.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!