Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia
Pulpo Eskubaloiko taldeek otsailak 9-10ko astebukaeran honako emaitza izan dituzte:
Aste bukaera honetan 15 partidu izan dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeak, 8 garaipen eta 7 partidu galduz.

Senior mutilak multzoko 2. sailkatua dagoen Eibarren aurkako partidu zaila galdu egin zuten.

Euskal ligan jubenil mutilak eta neskak ere beraien partiduak galdu egin dituzte, baina oso partidu berdinduak izan dira, soilik gol batengatik galdu zituzten partiduak. Aldiz, Kadete mutilak partidua irabazi zuten.

Gipuzkoako ligan kadete mutilak galdu egin zuten, baina neskak bi partiduak irabaztea lortu dute.

Infantil mailako mutilak partidu bat irabazi eta bestea galdu, neskak partidu bat irabazi eta bi galdu dituzte.

Alebin mailan mutilak partidu bat eta neskak bi partidu irabazi dituzte. Arrobi bikaina dator!!

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!