Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko ots. 3a, 21:49
Pulpo Eskubaloiko taldeek otsaileko lehen aste bukaeran lortu dituzten emaitzak:
Oso emaitza onak lortu dituzte gure taldeek aste bukaera honetan, 12 partidutik 9 irabazi eta 3 galdu dituzte.

Labarra Tabernako senior mutilak partidua irabazi zuten larunbatean, azken postuetatik urrunduz.

Euskal ligan Jubenil mutil eta nesken taldeek garaipenarekin ekin diote 2. faseari, aldiz, Kadete mutilak galdu egin zuten.

Gipuzkoako ligako kadete mutilak ere galdu egin zuten, baina kadete nesken bi taldeek garaipena lortu zuten.

Infantil mutiletan garaipen bat eta porrot bat izan dugu eta nesken hiru taldeek garaipena lortu dute.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!