Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko urt. 25a, 08:32
Pulpo Eskubaloiko taldeen aste bukaerako ordutegia. Urtarrillak 25-26-27.
Aste bukaera gogorra dator Pulpoko Jubenil neska/mutilen taldeentzat. Izan ere Euskal Ligako igoera fasea jokatuko dute ostirala, larunbata eta igandean.
Jubenil mutilak Bermeon izango dira eta neskak Irunen. Aupa neska/mutilak!!

Zumaian 7 partidu izango dira, larunbat goizean Euskal ligako kadete mutilak eta Gipuzkoako infantil mutilak izango ditugu eta arratsaldean Gipuzkoako kadete mutilak.

Karteldegian ez da agertzen, baina igandean ere partiduak izango ditugu Zumaian, lehen urteko alebinak neska/mutilak izango ditugu partiduak jolasten.
Lehenik mutilak 9:30tan izango ditugu, triangularra ospatuko dute Pulpoko bi taldeek eta Zarautzak, ondoren alebin neskak Elgoibarren aurka 11:30tan izango dute partidua.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!