Iñaki Espillaren 7. oroimenezkoaren emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko abe. 31a, 08:11

Iñaki Espilarren oroimenez Pulpo Eskubaloiko taldeek eta Euskadiko selekzioak hiru partidu jokatu dituzte gaur Lubaki kiroldegian.

Euskadiko selekzioak CESA 2019 txapelketaren prestaketa barruan, Iñaki Espilla Pulpoko jokalaria zenaren oroimenezkoan izan dira, Pulpo Eskubaloiko taldeen aurka indarrak neurtzeko. Hauek izan dira emaitzak:

Neumaticos Bayona Pulpo EK 29 - Euskadi Gizonezko Infantilak 23, gure mutilak maila bikaina erakutsi dute Euskadiko infantilen aurka.

Garaje Axiri Pulpo EK 21 - Euskadi Emakumezko Infantilak 18, Pulpoko neskak ere maila ona eman dute Euskadiko nesken aurka.

Txikixa taberna Pulpo EK 18 - Euskadi Gizonezko kadeteak 34, Euskadiko kadete mutilak izan dira partiduaren garaileak, maila ederra dutela erakutsiz.

Hiru partiduak maila altuaz eta kiroltasunez jokatu dira eta zazpi urte jarraian parte hartzeagatik, Pulpo Eskubaloiak Euskal selekzioari eskerrak ematen dizkio. Eskertu baita ere gaur izan ditugun epaileak, Loidi aita-semeak.

Pulpoko kadete neska/mutilak Calellako torneorako zozketatu den otarraren zenbakia 0238 irten da, ordezko zenbakia 6037 izan delarik. Zenbakia duenak pulpoeskubaloia@gmail.com korreoan jarri harremanetan.

Urte Berri On eta 2019 urte zoriontsua!!

Pulpo Eskubaloia Kluba