Iñaki Espillaren 7. oroimenezkoa jokatuko dute abenduaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko abe. 26a, 08:13

Iñaki Espilla, Pulpo Eskubaloiko jokalarian zenaren 7. oroimenezkoan, Pulpo Eskubaloiak eta Euskal Selekzioak hiru partidu jolastuko dituzte.

Partidak igandean, abenduaren 30ean, Lubaki Kiroldegian izango dira. Lagunarteko hiru partida jokatuko dira, Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioaren artean, honela banaturik:

9:45 Neumaticos Bayona Pulpo EK - Euskadi Gizonezko Infantilak
11:15 Garaje Axiri Pulpo EK - Euskadi Emakumezko Infantilak
12:45 Txikixa taberna Pulpo EK - Euskadi Gizonezko kadeteak

Bestalde, Pulpok Eskubaloiak partiduen egunean salgai izango ditu Pulpoko kamisetak, bufandak, sudaderak eta poloak.

Eskuratu nahi badituzu hona aukera ederra. Salneurriak:

Bufandak: 10€. Bazkideak 9€.
Kamisetak: 10€. Bazkideak 9€.
Sudaderak: 20€. Bazkideak 18€.
Poloak: 15€. Bazkideak 13€.

Pulpo Eskubaloiko bulegoan izango dira salgai. Goizeko 09:45tik 13:00ra.

Eskubaloi festa ez galdu, zatoz Lubakira Pulpoko eta Euskadiko selekzioko neska/mutilak ikustera!!