Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko abe. 16a, 22:33
Pulpo Eskubaloiko taldeen emaitzak honakoak izan dira:
Hamairu partidu jolastu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, sei partidu irabazi, bat berdindu eta sei galdu dituztelarik.

Senior mailako mutilak denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, azken postua utziz. Aupa mutilak!! Segi lanean!!

Euskal ligan emaitz txarrak izan ditugu, Jubenil mutilak berdinketa lortu dute eta Jubenil neskak eta kadete mutilak eta neskak galdu.

Gipuzkoako ligan, kadete mutilak galdu eta neskak irabazi egin dute. Infantil mutiletan talde batek irabazi eta besteak galdu egin du. Infantil nesketan bi taldek irabaztea lortu dute eta porrot bat izan dute.

Alebin mutilak irabazi egin dute, neskak atsedena izan dutelarik. Aupa neska/mutilak!!

Aupa Pulpo!!