Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko aza. 4a, 23:41
Azaroaren lehen aste bukaeran Pulpo Eskubaloiak lortutako emaitzak:
Zubi luzea izan duen aste bukaera honetan emaitza kaxkarrak lortu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek. Sei partidutik bi irabazi eta lau galdu dituzte.

Euskal Ligan Jubenil eta Kadete mutilak Zarautzen bi partiduak galdu dituzte. Ermuan neskak jolastu dute eta Jubenil neskak garaipena lortu dute eta kadeteak galdu.

Gipuzkoako ligan kadete mutilak garaipen estua lortu dute Bergaran eta neskak Bidasoaren aurka Zumaian galdu dute.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!