Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urr. 28a, 21:24
Urriko azken aste bukaeran Pulpo Eskubaloi taldeek lortutako emaitzak:

Eskubaloi festa izan dugu aste bukaera hotz honetan. Hamabost partidutik zortzi partidu irabazi eta zazpi galdu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek.
Senior mutilak denboraldiko lehen garaipenaren billa joan dira Legazpira, baina ez dute lortu.
Euskal ligako lau partiduak Zumaian izan ditugu, baina Jubenil mutilak soilik lortu dute irabaztea, kadete mutilak eta jubenil/kadete neskak galdu egin dute.
Gipuzkoako ligako kadete mutilak garaipena lortu dute, aldiz neskak galdu egin dute. Infantil mailako mutilak ere bina porrot izan dituzte.

Berri onak infantil nesken hiru taldeek eta alebin neska/mutilen hiru taldeek eman dizkigute, partidu guztietan garaipena lortuz. Harrobi bikaina dator!! Aupa gure gaztetxoak!!

Aupa Pulpo Eskubaloia!!