Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urr. 19a, 00:47
Pulpo Eskubaloiko taldeek urriak 20 eta 21an jokatuko dituzten partiduen ordutegia:

Hamabi partidu jokatuko dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaera honetan. Zumaian bost partidu izango ditugu ikusgai, larunbat goizean Infantil neskak eta mutilen bi partidu izango ditugu. Larunbat arratsaldean Senior mutilak lehen garaipenaren bila Zumaian izango ditugu Eibarko taldearen aurka. Zalegoen bultzadarekin lortuko dute!!

Igande goizean azken bi partiduak izango ditugu, kadete eta infantil mutilen partiduak izango ditugu.

Euskal ligako jubenil eta kadete neskak Donostian izango ditugu Bera Beraren aurkako partiduetan eta mutilak Usurbilen jokatuko dute.


Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!