Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urr. 7a, 22:32
Pulpo Eskubaloiak urriak 6-7ko aste bukaeran lortu dituen emaitzak:
Urriko lehen aste bukaeran Pulpo Eskubaloiak emaitza onak izan ditu, batez ere kadete eta infantil mailetan. Hamabi partidutik zazpi irabazi dituzte Pulpoko taldeek.
Senior mutilak ligako lehen partidua emaitza estuarekin galdu dute Bidasoaren aurka.
Euskal ligako jubenil neska/mutilak partiduak galdu dituzte, kadete mutilak irabazi eta neskak galdu egin dute.
Gipuzkoako ligan, kadete mutilak irabazi egin dute, neskak aldiz galdu egin dute.
Infantil neska/mutilak partidu denak irabazi dituzte, bai gipuzkoako ligakoak baita lagunartekoak ere. Harrobi bikaina dator!!
Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!