Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urr. 1a, 00:00
Pulpo Eskubaloiko taldeek irailak 29-30ko astebukaeran lortutako emaitzak:
Astebukaera gazi-gozoa izan dute Pulpo Eskubaloiko taldeek, hamabi partidu jolastu dituzte, 5 partidu irabazi eta 7 galduz.

Senior mutilak denboraldiaren prestaketarako lagunarteko partidua galdu dute.

Euskal Ligako Jubenil mutilak galdu egin dute, neskak aldiz bigarren garaipena lortu dute. Kadete mutilak erraz irabazi dute, kadete neskak aldiz galdu egin dute.

Gipuzkoako ligan kadete mutilak galdu egin dute, kadete neskak bezala.
Infantil mailan, mutilak lagunarteko partidu bat irabazi dute, aldiz bigarren taldeak lagunarteko triangularrean jokatutako bi partiduak galdu dituzte. Neskak aldiz, lagunarteko bi partiduak irabazi dituzte.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!