Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia
Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Pulpo Eskubaloiko taldeek lortutako emaitzak:

Emaitza nahiko onak izan dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek. Senior mutilak beste berdinketa bat lortu dute lagunarteko partiduan.

Euskal ligako jubenil eta kadete neskak bina porrot izan dituzte Zarautzko taldeen aurka. Gipuzkoako ligako kadete mutilak garaipena lortu dute ligako estreinaldian, aldiz kadete neskak galdu egin dute.

Infantil neskak lagunarteko hiru partidu izan dituzte, bina garaipen eta partidu bat galduz.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!