Pulpo Eskubaloiaren 2018-19 denboraldia hastera doa

Erabiltzailearen aurpegia
Pulpo Eskubaloiaren 2018-19 denboraldia hastera doa
Pulpo Eskubaloiko ligako lehen partiduak Zumaian izango ditugu astebukaeran:

2018-19 denboraldia hastera doa Pulpo Eskubaloiarentzat eta Olarru eguneko astebukaeran Eskubaloiko zazpi partidu izango ditugu Zumaian.

Astebukaera honetan Euskal Ligako lau partidu izango ditugu Zumaian, Jubenil eta Kadete mailako neskak larunbata goizean eta mutilak larunbata arratsaldean jokatuko dute. Euskal ligako estreineko partiduak izango dituzte gure neska/mutilak. Animatu ditzagun!!

Ostiralean Senior mutilak lagunarteko partidua jolastuko dute, aurredenboraldia prestatzeko.
Igande goizean Infantil nesken lagunarteko bi partidu izango ditugu.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!