Pulpoko Kadete mutilek Elgoibar Hiria Eskubaloi Txapelketan bigarren postua lortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko ira. 10a, 08:22

Pulpo Eskubaloiko taldeak bigarren postua eskuratu du Sanlok kadete mailako eskubaloi taldeentzako antolatu duen lehendabiziko Elgoibar Hiria Txapelketan. Usurbilgo eskubaloi taldea da estreinako irabazlea.

Sanlok Elgoibar Hiria eskubaloi txapelketa antolatu du, harrobiarekin lanean diharduten hiru eskubaloi talde gonbidatuz. Zumaia, Iruñea eta Usurbilgo kadete mutilen taldeak aritu dira lehian, irailak 8 eta 9an, IMH Kiroldegian. Pulpo Eskubaloiko taldea sailkatu da bigarren postuan, bi partida irabazita. Zorionak mutilak!!

Pulpo taldeko Aratz Arrietak jaso du atezain onenaren saria. Zorionak Aratz!!

Elgoibar Hiria txapelketako emaitzak

  • ELGOIBAR 17 -PULPO 28
  • USURBIL 43 -ANAITASUNA 21
  • ELGOIBAR 31 -ANAITASUNA 26
  • PULPO 27 -USURBIL 38
  • PULPO 34 -ANAITASUNA 25
  • ELGOIBAR 21 -USURBIL 31