Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko mai. 17a, 16:23
Pulpo Eskubaloiko taldeen astebukaerako ordutegia:

Aste bukaera honetan partidu gutxi izango dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek. Soilik zazpi partidu izango ditugu eta horietatik bakarra izango da Zumaian, Canterias Dominguez taldeko Kadete mutilak, larunbata, 10:30tan Lubaki kiroldegian partidua izango dute.

Batzuentzat denboraldia amaitu da, baina beste talde batzuentzat denboraldiko partidurik garrantzitsuenak datoz. Trapaia Tabernako Kadete neskak La Rocan Estatuko Txapelketan jokatze doaz. Sailkapena garesti dute, soilik lehena sailkatuko baita Estatuko finalerako, baina gure neskak dena emateko prest daude. Aupa neskak!! Aupa Pulpo!!