Trapaia Taberna Pulpo taldea Estatuko fasean izango da

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko mai. 16a, 19:01

La Roca del Valles (katalunian) ospatuko da Kadete mailako Estatuko fasea ta bertan izango da Trapaia Taberna Pulpo taldea.

Aste bukaera honetan hiru partidu jokatuko dituzte, honatx ordutegia:

Ostirala, maiatzak 18. 17:30. Fuengirola - Trapaia Taberna Pulpo EK.
Larunbata, maiatzak 19. 20:00. BM La Roca - Trapaia Taberna Pulpo EK.
Igandea, maiatzak 20. 10:30. Balonmano Rocasa - Trapaia Taberna Pulpo EK.

Lehen sailkatuak bakarrik izango du finalerako txartela. Aupa Neskak!! Aupa Pulpo!!

Bidaiaren gastuetarako zozketa eder bat prestatu dute: Cantabrian astebukaera eder bat bi pertsonentzako gosaria barne eta birentzako afari bat. Rifak Trapaia Zumaia Tabernan, Labarra Taberna eta Pulpoko bulegoan izango dituzue 2€ ren truke. Zozketa maiatzaren 20an  izango da.