Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko mai. 14a, 15:51
Maiatzak 12-13ko aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeak lortu dituzten emaitzak:
Hamairu partidu jokatu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, horietatik bederatzi irabazi eta lau galdu dituztelarik. Emaitza bikainak izan dituzte gure taldeek. Aipatzekoa Neumaticos Bayona Pulpoko Kadete mutilak Gipuzkoako Federazio saria irabazi dutela. Zorionak mutilak!!
Aipatzekoa ere Galdona Burdindegia infantil neskak Gipuzkoako txapelketan hirugarren postua lortu dutela. Zorionak neskak!!
Alebin mutilak galdu dute, baina Infantil mailan neskak zein mutilak partidu denak irabazi dituzte.
Kadete mailan mutilak bi partiduak irabazi, aldiz neskak hiru partidutik bakarra irabazi dute.
Jubeniletan alderantziz, neskak garaipena eta mutilak partidua galdu dute.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!