Jubenil eta Kadete mutilek Euskal Ligako igoera lortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko api. 23a, 08:14

Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaeran lortutako emaitzak:

Aste bukaera bikaina izan da Pulpo Eskubaloiarentzat, hamaika partidu jokatu dituzte, bederatzi irabazi, bat berdindu eta bat galduz.

Gasteiztik etorri dira berri onenak, izan ere bertan jokatu da Euskadiko Ligara igotzeko fasea Jubenil eta Kadete mutilen mailan eta Txikixa Taberna eta Canterias Dominguez Pulpo taldeak igoera lortu dute. Datorren denboraldian Jubenil eta Kadete neska/mutilen lau talde izango ditugu Euskal Ligan. Zorionak mutilei igoeragatik eta Zorionak neskei bertan mantendu eta maila bikaina emateagatik!!

Jubenil neskak Gipuzkoako kopan estreineko partidua irabazi dute, kadete neska eta mutilak bezala.

Infantil mutilak partidu bat irabazi eta bestea berdindu dute, eta infantil neskak bi partiduak irabazi dituzte.

2007 urteko alebin nesken bi taldek lagunarteko triangularra jolatu dute gaur Zumaian, Zarautz-Orioko taldearen aurka.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!