Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko api. 15a, 22:20
San Telmoko errepikapenetan Pulpoko taldeek lortu dituzten emaitzak:

San Telmo festen errepikapenetan Pulpo Eskubaloiko taldeek hamabost partidu izan dituzte, hamar garaipen, berdinketa bat eta lau porrotekin. Oso emaitz onak izan dira orokorrean baina ezin izan da astebukaera borobildu.

Ttakun Tarbernako Jubenil neskak Espainiako fasea jolastu dute Zumaian, baina bi partidu irabazi ondoren azken porrotak lehen postutik urrundu ditu. Gol bategatik galdu dute, nahiz eta berdinketak ere ez zien lehen postua ematen. Hala ere gure neskak zoriontzeko moduko denboraldia burutu dute. Zorionak neskak!! Aupa TTakun Taberna Pulpo!!

Senior mutilak Zarautzen aurka partidua galdu dute eta laugarren postuarekin amaitu dute liga. Igoera postuetan ibili ondoren azken txanpan aukera denak galdu dituzte.

Euskal ligako kadete mutilak azken partidua galduz amaitu dute eta Neumaticos Bayonako mutilak irabazi egin dute.

Euskal ligako Trapaia Taberna Pulpoko neskak euskadiko 4ko finalerako sailkapena lortu dute. Azken txanpa ikaragarria burutu dute, azken sei partiduak irabaziz bigarren postua lortu dute, sailkapena lotuz. Zorionak neskak!!

Infantil mutilen bi taldeek partiduak irabazi dituzte eta infantil neskak ere bi garaipen eta berdinketa bat lortu dute.

Alebin mutilak garaipena lortu dute eta alebin neskak garaipen bat eta porrot bat. Etorkizunerako arrobi sendoa dugu!!

Zorionak Jubenil neskei, fase ikaragarria burutu duzue eta Zorionak ere Kadete neskei!! Orain euskadiko 4ko finala eta estatuko faserako ondo prestatu!
Aupa Pulpo!!