Gaur hasiko da Estatuko Jubenil Nesken Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko api. 13a, 14:01
Ttakun Taberna Pulpoko jubenil neskak Txapelketa estreinatuko dute
Gaur hasiko dira Estatuko Jubenil Nesken Txapelketaren partiduak. Lehen partiduan 17:30 tan Ttakun Taberna Pulpoko jubenil neskak izango ditugu Felmar BM La Roca talde kataluniarren aurka. Partidu zaila eta estua espero dugu, horregatik gure zaleen bultzada behar dute gure neskak. Aupa Pulpo!!

19:15 tan bigarren partidua izango da, AD Carballal - BM Vallebuelnaren aurka.

Ostirala amaitzeko Labarra taldeko seniorra Zarautzen aurka lehiatuko dira 21:00tan. Aupa mutilak!!

Pulpok zozketatzeko bi sari eder prestatu ditu, batetik 49" ko Telebista eta bestetik otar eder bat. Tiketak euro bat balioko dute eta bi zozketen zenbaki sarituak igandean emango ditugu 13:00tan.

Klubak ere taberna jarriko du, pintxo eta edariekin. Kamisetar ere atera ditugu Txapelketaren oroigarri bezala. Eta klubeko bufanda, kamiseta, polo eta sudaderak ere salgai izango ditugu.

Partiduak dohainik izango dira, baina sarrerak banatuko dira Kiroldegiak onartzen duen ikusle kopurua ez gainditzeko.

Etorri eta gozatu Eskubaloi Festarekin!! Aupa Pulpo!!