Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia, Estatuko Jubenil Nesken Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko api. 13a, 00:00
San Telmoko jaietan ere Pulpo Eskubaloiko partiduak jarraitzen dute;

San Telmo jaiak jarraitzen dute baina eskubaloiak ez du etenik eta aste bukaera honetan Eskubaloi festa izango dugu Zumaian.
Guztira hamar partidu ospatuko dira Lubaki Kiroldegian. Hainbeste partidu dela eta, Alebin neska/mutilak Getarian jolastuko dute.

Ostiralean hiru partidu izango ditugu. Estatuko jubenil nesken bi partidu, bertan Ttakun Taberna Pulpoko neskak lehen postua lortzeko lehian izango ditugu. Ttakun Taberna Pulpok 17:30tan izango du partidua. Animo neskak!!
Senior mailako Labarra Taberna Pulpok ostiralean izango dute partidua, gaueko 21:00tan. Igoera lortzea zaila dute, baina zihur gaude azken partidua ere borrokatuko dutela.

Larunbatean bost partidu izango dira:

Goizean hiru, Infantil neskak eta infantil eta Kadete mutilak jolastuko dute.
Arratsaldez Estatuko jubenil neskak izango ditugu bi partidu jokatuz.  Ttakun Taberna Pulpok 19:30tan izango du partidua.

Igandean Estatuko jubenil neskak izango ditugu, bi partidu izango dira eta Ttakun Taberna Pulpok 12:30tan izango du partidua.

Euskal Ligako Kadete neskak Basaurin dute erronka. Trapaia Taberna Pulpok irabazi ezkero Euskadiko lauko finalerako sailkatuko dira. Aupa neskak!!

Kadete mutilak asteazkenean aurreratu zuten bere partidua eta emaitza honakoa izan zen: Canterias Dominguez Pulpo 27 - Urduliz 29.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!