Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko mar. 16a, 13:43
Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek izango dituzten partiduen ordutegia:
Aste bukaera honetan ere partidu ugari izango ditugu Lubaki kiroldegian. Pulpoko taldeek hamasei partidu jokatuko dituzte, horietatik zortzi Zumaian.
Larunbat goizean hiru partidu izango ditugu, infantil nesken bi taldeak eta infantil mutilen partidu bat.
Larunbat arratsean bi partidu, Euskal Ligako Kadete eta Jubenil mutilak izango ditugu.
Igande goizean hiru partiduekin amaituko da jardunaldia, alebin neskak izango ditugu lehenik, ondoren infantil mutilak eta amaitzeko alebin mutilak izango ditugu.

Aipatzekoa Senior mutilak Legazpin izango duten partidua, lehen biak alkarren aurka jokatzen dute eta puntuetara berdindurik daude!! Partidu hau irabazten duenak azken faserako sailkapena eskura izango luke. Animo mutilak!!

Euskal ligako Jubenil neskak azken partidua Errenterian dute eta beraien esku dago azken fasera sailkatzea. Animo neskak!!

Aupa Pulpo!!