Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko ots. 22a, 15:11
Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiak izango dituen partiduen ordutegia:
Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaera honetan hamabost partidu izango dituzte, alebinak ere txapelketari ekingo diote eta. Partidu horietatik zazpi Zumaiako Lubaki kiroldegian izango dira.

Larunbatean lau partidu izango ditugu, goizean gipuzkoako ligako kadete mutilak jokatuko dute. Arratsaldean hiru partidu izango ditugu, Euskal Ligako Jubenil neskak eta mutilak eta Senior mailako mutilak izango dira lehian. Igande goizean bi partidu izango dira, alebin nesken B taldea eta Euskal Ligako Kadete neskak.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!