Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko ots. 7a, 22:13
Inauterietako astebukaeran ere eskubaloi partiduak izango ditugu Zumaian:

Inauteriak direla eta soilik bost partidu izango dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek.

Zumaian hiru partidu izango ditugu ikusgai, larunbat goizean Zalla Taberna Pulpoko infantilak izango ditugu. Ligako azken fasean daude eta estraineko partidua jokatuko dute. Zorte on!

Ondoren, 12:30tan Euskal Ligako Trapaia Taberna Pulpoko kadete neskak izango ditugu, ea lehen garaipena lortzen duten!!

Arratsaldean Labarra Taberna Pulpoko Seniorrak izango ditugu, arratsaldeko 17:30tan. Ligan bigarren daude, liderrarekin puntu berdinekin.

Zorte on denei!!

Aupa Pulpo!! Ondo pasa Inauteriak!!