Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urt. 25a, 17:45
Pulpo Eskubaloiko taldeen astebukaera honetako ordutegiak:

Urtarrilako azken aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek partidu garrantzitsuak dituzte. Zazpi partidu jokatuko dira Zumaian.

Seniorrak Larunbata arratsaldeko 20:00tan izango dute partidua Zumaian.

Jubenil mailako neska/mutilen taldeek igoera faseak jokatuko dituzte. Txikixa Taberna Pulpoko mutilak Zumaian hiru partidu izango dituzte, ostiral eta larunbat arratsaldean eta igandean. Aupa mutilak!!

Ttakun Taberna Pulpoko neskak Mundakan izango dute igoera fasea. Larunbatean bi partidu eta igandean izango dute azkena. Aurkariak Bera Bera, Askartza eta Aloña Mendi izango dira. Aupa neskak!!

Euskal ligako kadeteak larunbat goizean Zumaian izango dute bigarren faseko lehen partidua.

Infantil neskak; larunbat goizean Kalari Pulpok larunbat goizean izango du partidua eta igande goizean Edu Optika Pulpok izango dute.