Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urt. 23a, 01:07
Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaera honetan lortu dituzten emaitzak:

Aste bukaera honek oso berri onak ekarri dizkigu, izan ere Pulpo Eskubaloiko bi taldek Gipuzkoako Txapelketa lortu dute.

Canterias Dominguez Kadete mutilak eta Txikixa Tabernako Jubenil mutilak Gipuzkoako Txapelketan lehenak izan dira. Orain datorren deboraldirako Euskal Ligan egoteko igoera fasea jokatu eta Euskal Ligan parte hartuko dute. Denboraldi honetan gauz handiak egiten saiatuko dira. Zorte onena bi taldeentzat!!

Hamaika partidu jolastu dituzte gure taldeak eta lau partidu irabazi, bat berdindu eta sei galdu dituzte. Nahiko emaitza txarrak izan ditugu. Seniorrak Zarautzen galdu dute, Euskal Ligako Jubenil eta Kadete neskak ere Kukullagaren aurkako partiduetan bi porrot izan dituzte. Neumaticos Bayonako Kadete mutilak partidua berdindu zuten. Infantil mutilak partidua galdu zuten, Edu Optikako neskak bezala, aldiz, Kalari Tabernako neskak irabazi egin zuten.

Alebin mailan, mutilak irabazi egin zuten eta nesketan Pulpo A galdu eta Pulpo B irabazi egin zuten.

Zorionak Txapeldunei!! Aupa Pulpo!!