Pulpo Eskubaloiko Kadete eta Jubenil mutilak Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urt. 21a, 14:38

Canterias Dominguez eta Txikixa Taberna Pulpo Eskubaloi taldeak Gipuzkoako Txapeldun izatea lortu dute astebukaera honetan.

Astebukaera honetan Pulpo Eskubaloiko bi taldeek Gipuzkoako Txapeldun izatea lortu dute:

Canterias Dominguez Kadete mutilak eta Txikixa Tabernako Jubenil mutilak Gipuzkoako Txapelketan lehenak izan dira. Liga moduan jokatu dituzten txapelketan modu ezberdinean amaitu dute, baina emaitza berbera, Gipuzkoako Txapeldunak izatea.

Canterias Dominguez Pulpok larunbatean oso partidu zaila izan zuen, ligan lehen zihoan Ereintzaren aurka zuen azken partidua. Partidua 31-23 emaitzarekin amaitu zen, Ereintza partiduan eta sailkapenean gaindituz, txapelketa lortuz.

Txikixa Taberna Pulpoko txapelketa ligan zehar lortu dute, jokatutako partidu denak irabazi dituzte eta nahiz eta ligako azken partidua bertan behera geratu den eta ez den jokatu, matematikoki txapelketa lortu dute.

Zorionak gure bi taldeei, jokalari, tekniko eta delegatuei!!! Lan ederra burutu duzue. Orain Euskal Ligarako bidean zaudete!!

 

Txikixa Taberna Pulpo Eskubaloia

 

PULPO ESKUBALOIA