Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urt. 18a, 22:46
Pulpo Eskubaloiko taldeek urtarrilaren 18-20 eta 21 jokatuko dituzten partiduen ordutegia:

Pulpo Eskubaloiak astebukaera honetan guztira 4 partiduak izango ditu Zumaian, larunbat goizean bi eta igande arratsaldean beste bi. Larunbat goizean infantil neskak eta kadete mutilak izango ditugu. Kadete mutilak lehen postuan berdindurik dauden Ereintzaren aurkako partidua izango dute. Partidu lehiatua izango da eta gure mutilak zalegoen laguntza behar dute. Aupa mutilak!!

Igande goizean alebin mutilak eta alebin neskak izango ditugu partiduak jolasten. Aupa gure gaztetxoak!!

Astebukaerako partiduez gain, gaur bertan aurreratutako partidu bat ospatu da Lubaki Kiroldegian; kadete mutilen mailako partidua ospatu dute, emaitza honakoa izan delarik: Neumaticos Bayona Pulpo 29 - Saieko 29.

Beste partiduak kanpoan izango dira. Nabarmentzekoak Seniorrak Zarautzen jolastuko dutela, lidertza mantentzeko asmoz.

Euskal ligako jubenil eta kadete neskak Etxebarrira doaz, Kukullagaren aurka jolastera. Sailkapen zuzena jokoan dute jubenilak. Aupa neskak!!

Zalla Tabernako infantil mutilak Irunera doaz, Bidasoaren aurka partidu zailla izango dute.

Jubenil mutilen partidua atzeratu egin da eta kadete eta infantil neska/mutilak atsedena izango dute.

Aupa Pulpo!!