Iñaki Espillaren 6. oroimenezkoa jokatuko da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko abe. 29a, 16:11

Pulpo Eskubaloiko jokalari izan zen Iñaki Espilla gaztearen oroimenezko 6. ekitaldia antolatu du Pulpo Eskubaloiak larunbatean, abenduak 30. Lagunarteko lau partida jokatuko dira Pulpo eta Euskadiko selekzioen artean, Lubaki kiroldegian, goizeko 11:00tatik aurrera eta arratsaldean 16:30tatik aurrera.

Iñaki Espilla Pulpoko jokalari gaztearen omenezko ekitaldia larunbatean, abenduak 30, Lubaki Kiroldegian izango da. Lagunarteko lau partida jokatuko dira, Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioaren artean, honela banaturik:

Goizeko partiduak:

11:00tan Trapaia Taberna Pulpoko Kadete neskak Euskadiko Infantilen aurka jokatuko dute.
12:30tan Canteria Dominguez Pulpoko Kadete mutilak Euskadiko Infantilen aurka izango dira. Euskadiko selekzioan bi zumaiar daude: Aratz Arrieta eta Unax Santamaria.

Arratsaldeko partiduak:

16:30tan Ttakun Taberna Pulpoko Jubenil neskak Euskadiko kadeteen aurka izango dira. Euskadiko selekzioan bi zumaiar izango ditugu: Leire Arrizabalaga eta Ainhoa Larrañaga.

Eta jardunaldiari amaiera emateko:

18:15tan Txikixa Taberna Pulpoko Jubenil mutilak Euskadiko kadeteen aurka izango dira. Euskadiko taldean Michele Zanon eta Oier Unanuek zumaiarrak jokatuko dute.

Partidu hauetaz gain, goizeko 9:30 tan Galdona Burdindegia Pulpoko infantil mailako neskak Kukullagaren aurkako lagunarteko partidua izango dute.

Partidu bikainak ikusteko eta Iñaki Espillaren omenaldian parte hartzeko aukera ederra izango dugu eskubaloi zaleok.

Bestalde, Pulpok Eskubaloiak partiduen egunean salgai izango ditu atera berri dituen jantziak. Gaur arte soilik kamisetak, bufandak eta sudaderak batzuk ditugu. Poloak aurrerago izango ditugu.

Salneurriak:

Bufandak: 10€. Bazkideak 9€.

Kamisetak: 10€. Bazkideak 9€.

Sudaderak: 20€. Bazkideak 18€.

Poloak: 15€. Bazkideak 13€.

Pulpo Eskubaloiko bulegoan izango dira salgai. Goizeko 10:00tatik 13:00ra eta arratsaldez 16:00tatik 20:00ra.