Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko abe. 13a, 23:49
Pulpo Eskubaloiko taldeek urteko azken jardunaldia jokatuko dute aste bukaera honetan:

Urtea amaitzear dago eta urteko azken jardunaldian guztira zazpi partidu izango ditugu Zumaiako Lubaki kiroldegian, larunbatean sei partidu eta igandean bakarra.

Larunbat goizean Gipuzkoako Ligako hiru partidu izango dira, kadete neskekin hasi, kadete mutilekin jarraitu eta infantil mailako neskekin amaituko da goiza. Arratsaldean Jubenil mutilak lauretan izango dute partidua, ondoren Euskal ligako bi partidu izango ditugu, lehenik Jubenil nesken partidua izango dugu eta Kadete neskakin amaituko da larunbateko jardunaldi luzea.

Igande goizean Infantil neskak jolastuko dute Lubakin, jardunaldiari amaiera emanez.

Ea urtea ondo amaitzen dugun! Aupa neska-mutilak