Pulpo Eskubaloiako partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko abe. 3a, 19:53
Pulpo Eskubaloiko taldeen emaitzak honakoak izan dira:

Pulpo Eskubaloiko taldeek abenduko lehen aste bukaera honetan emaitza bikainak izan dituzte. Hamairu partidu izan dituzte eta horietatik bederatzi irabazi, bi berdindu eta bi galdu dituzte. Zalla Tabernako infantil mutilak partidua eta lidertza galdu dute, baina amore ez dute emango eta borrokan jarraituko dute. Alebin mutilak ere bere estreinaldian izan dute porrota, baina emaitz txarrak ez dituzte gure gazteen ilusioak itzaliko.

Neumaticos Bayonako Kadete mutilek berdinketa lortu zuten, Euskal Ligako Kadete neskak bezala.

Beste partidu guztiak Pulpo taldeen aldeko garaipenarekin amaitu ziren. Aupa Pulpo!!