Pulpo Eskubaloiko partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko aza. 5a, 14:17
Pulpo Eskubaloiko taldeek azaroak 4 eta 5ean lortutako emaitzak:

Pulpo Eskubaloiko taldeek astebukaera honetan oso emaitz onak lortu dituzte, hamaika partidutatik 9 irabazi eta 2 galdu dituzte.

Labarra tabernako seniorrak irabazi eta lidertzan jarraitzen dute, jubenil mutilak bezala.

Euskal ligako bi partidu zail zituzten Jubenil eta Kadete neskak, Kukullagaren aurka, azkenean jubenilak gol batengatik irabaztea lortu zuten eta kadeteak bi golengatik galdu zuten.

Kadete mutiletan Canterias Dominguez Pulpok irabazi eta lidertzan jarraitzen du, partidurik galdu gabe. Neumaticos Bayona Pulpok galdu egin zuen etxetik kanpoko partidua.

Kadete neskak eta Infantil neska/mutilak partidu denak irabazi dituzte.

Arrobia indartsu dator! Aupa Pulpo!!