Pulpoko Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko urr. 25a, 23:02
Pulpo Eskubaloiko taldeen Urriak 28 eta 29ko partiduen ordutegia:

Pulpo Eskubaloi taldeek astebukaera honetan ere partiduak izango dituzte, senior mailatik hasi eta alebin mailara arte.

Ligako sei partidu izango dira Zumaian, Lubaki kiroldegian larunbat goizean bi eta arratsaldean hiru partidu izango ditugu.

Ligako azken partidua igande goizean izango da, partidu honen aurretik ordea, 2006 urtean jaiotako alebin mailako neska/mutilak lagunarteko partiduak izango dituzte Lubaki Kiroldegian:

Igandean, goizeko 10:00 tan alebin neskak: Pulpo E.K. A - Pulpo E.K. B. (zumaiar derbya)

Igandean, goizeko 11:15 tan alebin mutilak: Pulpo E.K. - Elgoibar.

Argi ibili igandean, larunbat gauean ordu aldaketa izango da!!

Guztira zortzi partidu izango ditugu Zumaian, eskubaloi festaz gozatzeko aukera politta.

Euskadiko ligako jubenil eta kadete mailako nesken bi taldeak Zarautzen izango dira larunbat goizean.

Animo alebinei!! Aupa Pulpo!!