Pulpoko Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko urr. 5a, 23:28
Pulpo Eskubaloiko taldeek astebukaera honetan jolastuko dituzten partiduen ordutegia:

Aste bukaera honetan Pulpoko taldeek ligako jardunaldi berri baten aurrean daude. Seniorrak ligako lehen partidua izango dute.

Infantil neska/mutilak ere ligako lehen partiduak dituzte, baina oraindik bi taldek lagunartekoak jolastuko dituzte.

Zumaian sei partidu jolastuko dira, lau larunbatean, goizean bi eta arratsaldean beste bi. Igande goizean beste bi izango ditugu.

Eskubaloiaz gozatzeko aukera ezin hobea.

Aupa Pulpo!!