Pulpo Eskubaloiak zozkatutako Kauldiren kamiseta ordezko zenbakiarentzat izango da

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko ira. 3a, 13:58

Abuztuan jokatutako udako sarian, Pulpo Eskubaloiak Ander Torriko eta Kauldiren kamisetak zozkatu zituen. Ander Torrikorena arratsean bertan eman zitzaion txartelaren jabeari.

Egun batzuk igarota, Kauldi Odriozolaren kamiseta tokatu zaion pertsonak oraindik ez du bere saria jaso, beraz, ordezkoaren jabeari emango zaio kamiseta. Ordezko zenbakia 4764 zuria da. Zenbakia duenak idatzi dezala emaila pulpoeskubaloia@gmail.com helbidera saria jasotzeko.