Pulporen udako eskubaloi saria jokatuko da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko abu. 18a, 11:42

Aurten ere Pulpo Eskubaloi klubaren udako saria izango dugu.

Pulpo Eskubaloi klubak udako torneoa antolatu du, osteguna, abuztuak 24, Zumaiako Lubaki kiroldegian, arratsaldeko 20:00tan.

Parte hartuko duten taldeak ASOBAL ligako bi talde izango dira, CD BIDASOA Irun (Kauldi Odriozola) eta BM BENIDORM (Ander Torriko) izango dira.

Munduko junior txapeldun izan berri diren Bidasoako bi jokalariri omenaldia egingo zaie; Kaludi Odriozola eta Xoan Ledo.

Sarreren salmenta

Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da, Lubaki kiroldegiko Pulpoko bulegoan. Hauek izango dira salmenta egunak:

Bazkideentzat bakarrik: Abuztuaren 22an, asteartea, 19:30tik – 20:30ra.

Denontzat: Abuztuaren 23an, asteazkena, 19:30tik – 20:30ra.

Partidu egunean arratsaldeko 18:00 tatik aurrera.

Sarrerak 8€ balio dute.

Bestelakoak

  • Kiroldegira sarrera ate nagusitik egingo da eta irteera larrialdietako atetik.

  • Pulpoko bazkide egiteko aukera ere egongo da, aurre salmentan eta txapelketaren egun bertan, kiroldegiko bulegoan.