Kauldi Odriozolari omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko uzt. 31a, 19:38

Eskubaloiko munduko txapelduna den Kauldi Odriozola Yeregik omenaldia jasoko du Zumaian

Aljerian ospatu berri da Eskubaloiko munduko txapelketa junior mailan. Bertan Kauldi Odriozola zumaiarrak parte hartu du espainiar selekzioarekin eta txapelketa izugarria burutu ondoren, munduko txapeldun izatea lortu dute, finalean Danimarkari 38-39 irabaziz.

Ez da partidu erraza izan, lehen zatian espainiarrak nagusi izan dira, baina partidu amaieran 34-34 berdinketarekin amaitu ondoren, luzapenean edozeinek irabaz zezakeela ikusi da, azkenean espainiarrak izan dira nagusi gol baten diferentziaz. Kauldik partiduan bost gol sartu ditu, jolastu duen txapelketa bikainari amaiera emanez.

Munduko txapeldunari merezi duen omenaldia egingo zaio bihar, abuztuak 1, asteartea, arratsaldeko 19:00tan. Beheko plazatik irtenda, txarangaren laguntzaz erribera kaletik barrena kofradira joango gara, omenaldia kofradian burutuz. Zumaiako eskubaloi zale, bazkide, lagun eta herri guztiari dei egiten zaio omenaldian parte hartzera, kamiseta gorria jantzita, omenaldiari kolorea emateko.

Aupa Kauldi!!

Pulpo Eskubaloia

Erlazionatuak