Pulpo Eskubaloiaren ez ohiko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko uzt. 11a, 12:26

Pulpo Eskubaloi klubeko bazkideei ez ohiko batzarrera deitzen zaie.

Ostiral honetan, uztailaren 14an, Pulpo Eskubaloi Klubaren Ez ohiko Batzarra izango da Alondegiko aretoan. Lehen deialdia arratsaldeko 18:00tan izango da eta bigarrengoa 18:30tan.
 
Eguneko gai zerrenda:
 
- 2016/17 denboraldiaren kirol arloko balantzea.
- 2016/17 denboraldiaren diru kontuak aurkeztu eta onarpena badagokio.
- Galdera eta erreguak.
 
Bertan ikusiko garelakoan, jaso agur bat.
 
Pulpo Eskubaloia Kluba